Irun Palestinarekin herri ekimenak elkarretaratzera dei egin du
Euskal Herri osoan bezala, datorren asteartean (hilak 8) elkartuko dira San Juan plazan, 19:00etan. Hilaren 12an, berriz, CAF lantegiaren aurrean kontzentratuko dira.

Euskal Herri osoari dei egin dio Euskal Herria Palestinarekin herri ekimenak eta Irungo taldeak bat egin du: datorren asteartean, hilaren 8an, San Juan plazan elkartuko dira. Palestinari elkartasuna adierazteko bilduko dira, 19:00etan.
Geroago, hilaren 12an, Irungo CAF lantegiaren aurrean kontzentratuko dira eta Israelekin daukan harremana etetea eskatuko dute. Deialdi hau 12:00etan finkatu dute.