Faisaien uhartea "inposatutako muga" dela salatu du Jardunek
Irun eta Hendaia arteko muga "inposatua" dela salatu dute, eta hilaren 20an Gernikako Aberri Egunera joateko deia luzatu dute.

Bidasoa ibaian dagoen Faisaien uhartera gerturatu dira Jardungo kideak, “Euskal Herri Langilearen zapalkuntzaren” adibid baten berri emateko: mugak. “Jakina da estatu burgesek haien batasun nazionala mantentzeko beste nazio batzuk zapalduta mantentzen dituztela haien gaineko mugak inposatuz, nazio zapalduen berezko identitatea desagerraraziz”.
Isla honi egin diote erreferentzia eta Espainiako eta Frantziako estatuei egotzi diete Euskal Herria bitan banatzea. Horrez gain, bi “estatu zapaltzaileek militarizatutako guneak” direla mahai gaineratu dute, eta Euskal Herrian, “gure herrian” askatasunez mugitzea ekiditen dituztela mugek gaineratu dute. “Gainera, estatu batetik bestera gerra eta miseriatik ihes egiten gurutzatzen dutenen gaineko kontrola eramaten dute”, adierazi dute. Eredutzat jarri dituzte Bidasoa zeharkatzen hil diren bederatzi pertsonak.
Faisaien uhartea ez dela “naturalki” emandakoa, “inposatutakoa baizik”. Isla hau Euskal Herria dela aldarrikatu dute. “Ez Frantzia ezta Espainia ere, eta soilik independentzia eta sozialismoaren erdispenean gauzatu daitekeela inposatutako muga honen gaindipena”. Hargatik, Aberri Egunean, hilaren 20an, Gernikan antolatu duten Aberri Egunera joateko dei egin dute.