Behobiako AP-8ko 0 irteera itxita egongo da bihar Bilborako noranzkoan
02:00etatik 06:00etara itxita egongo dira AP-8ko 0 irteera eta baita Zaisa biribilgunetik Bilborako bide-adarra ere. Alternatibak eman dituzte.

Bihar –hilak 3– goizaldean Behobian N-121-A errepiderantz eta Zaisa industrialderako AP-8ko 0 irteerako adarra itxita egongo da Bilborako norazkoan 02:00etatik 05:00etara konpontze lanen ondorioz. Hala ere, horren ordez 7. irteera erabiltzea gomendatu dute.
Era berean, Zaisa biribilgunetik Bilborako bide-adarra itxita egongo da 03:00etatik 06:00etara. Horren ordez Irungo M/O ordainlekua erabili behar dela jakinarazi dute.