Zanpantzar Irunera iritsi da
Tximeletaz mozorrotuta, inauterien zaindari izango da Zanpantzar. Haurrek harrera izugarria egin zioten izakiari.

Alberto Angera plazan urduri zeuden atzo Irungo txikienak, Zanpantzar iritsi baita. Aurtengoan ere Xabier Garatek sortu du Zanpantzar eta Herriko Parranda Zaleri Handiena mezua darama, tximeletaz mozorrotuta. Bere ondoan, Bidasoko Erraldoiak egon dira eta harrobiak erakustaldia egin zuen, bira eta bira.
Zabaltza plazara iritsi ziren erraldoi guztiak eta musika izan zuten lagun bide osoan zehar. Horretan udal txistulariak eta udal musika eskolako musikariak aritu ziren. Haurrek harrera izugarria egin zioten desfileari.