Trafikoan eta aparkalekuetan aldaketak, inauterien harira
Larunbatean eta igandean hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Hondarribiko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez.

Inauteri aro betean da Hondarribia. Mozorroen garaiaren ezaugarrietakoa izango da herritarrek kaleak eta errepideak bere egiten dituztela. Horregatik, asteburu honetan trafikoan eta aparkalekuetan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Hondarribiko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez.
Biharko (larunbata) bi ohar. Lehenik, 15:00etatik aurrera Murruan, debekatuta izango dute ibilgailuek Alde Zaharrerako sarrera. Gainera, igandeko desfileari tokia uzteko, larunbateko 08:00etatik ezingo da autoa aparkatu honako kaleetan: Zumardian, Sabin Arana Goiri kalean, Bernat Etxepare kalean, eta Zuloaga kalean.
Igande goizez izango da herriko inauterietako desfilea, 10:30ean hasita. Zumardian hasi, eta San Kristobalen bukatuko da (San Juan de Dios, Sabin Arana, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak zeharkatuko ditu). Honako oharrak zabaldu ditu Hondarribiko Udaltzaingoak:
- Aireportua-Gabarrari biribilgunetik Hondarribira sartzea debekatuta egongo da 08:30etik aurrera.
- Portu Auzorako zirkulazioa, Foru kaletik, 10:15etik aurrera etengo da, Ama Guadalupekoako garajeetarako izan ezik.
- Sarrera eta irteera guztiak Santa Engraziatik egingo dira.
- Puntalera sartzea debekatuta egongo da 09:30etik aurrera.
- Alde Zaharrera sartzea 10:20etik aurrera debekatuko da.
- Puntaleko irteera 10:15etik aurrera debekatuko da.