'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' dinamika aurkeztuko dute
Gure Eskuk egingo du aurkezpena martxoaren 3an, Palmera Montero gunean.

Gure Eskuk datorren martxoaren 3an Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki dinamikaren xehetasunak emango ditu. Halaber, ekainaren 7an Bilbon egingo den nazio mobilizazioari buruz arituko dira. Palmera Monteron finkatu dute hitzordua, 19:00etan. Eztabaidarako tartea ere egongo da.