Amuteko Kirol Gunean belar artifiziala aldatu dute
Udalak Amuteko Kirol Guneko futbol zelaiko belar artifiziala aldatu du. Aurrerago, hobekuntza gehiago egitea aurreikusten da.

Udalak Amuteko Kirol Guneko futbol zelaiko belar artifiziala berritu zuen pasa den astean.
Zelaiaren erabilera altua dela-eta, belar berria jartzea erabaki du Udalak, erabiltzaile guztiek ahalik eta egoera onenetan kirola egin dezaten.
Aurrerago, Amuteko Kirol Gunean hobekuntza gehiago egitea aurreikusten da.
Belar artifizial berria jartzearen aurrekontua 37.061’42 eurokoa izan da.