'SK420' kalamu sagardoa aurkeztuko dute Kabigorrin
Martxoaren 6an izango da aurkezpen ekitaldia, 19:30ean, Kabigorrin. Zehaztu dutenez, edariak ez du efektu psikoaktiborik.

SK420 sagardoa aurkeztuko dute martxoaren 6an, 19:30ean, Kabigorrin. Sagardoak badu, oro har, berezitasun bat, “merkatuan dagoen lehen kalamu sagardoa” dela. Arabako sagarrekin egindakoa da; baita “bere zapore bereizgarria ematen dion” kalamutik zuzenean ateratako osagaiarekin ere.
Sortzaileek zehaztu dutenez, edariak ez du CDB ezta THCrik ere, hortaz, zehaztu dutenez, ez du efektu psikoaktiborik.