Pentsiodunen sinadura bilketa hitzordu berriak
Larunbat honetan Eroski Centeren ezarriko dute postua, eta datorren astelehenean Hondartza kiroldegian izango dira.

Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak sinadura biltzen jarraitzen du, herritar ororentzako pentsio duinak eskatzeko. Larunbat honetan Eroski Centeren ezarriko dute postua, eta datorren astelehenean Hondartza kiroldegian izango dira.
Hurrengo ordutegi hauetan egongo dira: Eroski Centerren goizeko 10:30etik eguerdiko 13:00ak arte, eta kiroldegian, 18:00etatik 20:00etara.