Itsas musika festa egin dute Musika eta Dantza Eskolako gaztetxoek
17:30ean abiatu da inauterietako kalejira. Piraten, itsas lamien, olagarroen eta itsasoko beste hainbat izakiren artean jo dute Kaxianoren 'Itsasontzi baten' abestia.

Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako gaztetxoenek hitzordu berezia zuten gaur arratsaldean; Inauterietako kalejira egin dute. Itsasoarekin zerikusia zuen pertsona, animalia, edo izakiz jantzi, instrumentuak hartu eta eskolaren parean elkartu dira denak. Entsegu azkar bat egin eta prest zeuden ikuskizuna eskaintzeko. Piratak, itsas lamiak, arrantzaleak, pinguinoak, olagarroak… sekulako mozorro festa egin dute.
Gurasoek ikusmin handia zuten, eta ibilbidearen alboetan ezarri dira, haurrak txalotuz eta animatuz. Dotore jo dute Kaxianoren Itsasontzi baten abestia.





















