Mugako kontrolen bukaera "positiboki" baloratu du Labordak
Apirilaren 30ean Irun eta Lapurdi arteko polizia kontrolak bukatuko direla jakinarazi du Irungo alkateak eta hau "albiste positiboa" dela adierazi du.

Espainiako Atzerri Ministerioak jakinarazi du apirilaren 30ean Irun eta Lapurdi arteko mugako kontrolak bukatuko direla eta berri hau “albiste positiboa” dela baloratu du Cristina Laborda alkateak. Nabarmendu nahi izan du azken urte hauetan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek Bidasoa “mugarik gabeko” eskualdea dela aldarrikatu izan dutela.
Egunerokotasuneko “elementu gogorrena” Etorbidearen zubia itxita egotea izan zela oroitu du Labordak, “normalizatu” egin zelako. Frantziako Gobernuak 2023an ireki zuen Etorbidearen zubiak eta gogorapen horrekin Europako Batasuna dela aldarrikatzeko probestu du gaurko agerraldia alkateak.