Gipuzkoa plaza olinpiadetako parodiei harrera egiteko prest
Inauterien atarian bosgarren jardunaldia egingo dute Hondarribiko gazteek. 18 taldek parte hartuko dute, 20:00etatik aurrera.

Inauterien atarian bosgarren jardunaldia egingo dute Hondarribiko gazteek, parodiena. Dirudienez ostiraleko proba honek ez du izango gainontzekoek bezain besteko arrakasta. Guztira 27 taldek parte hartzen dute olinpiadetan, baina ostiral honetako ordutegien zerrendan 18 talde besterik ez dira ageri.
Gipuzkoa plazan izango da ekitaldia, 20:00etik aurrera. 22:15etatako talde guztiek beren aurkezpenak eginak izatea aurreikusi dute. Sailkapenak, berriz, 22:30etarako izatea espero dute. Horretarako 22:15etik 22:30ak bitarte taldeen bozkaketa epea zabalduko dute, eta ondoren, epaimahaiak ezarritako puntuen kontaketa egingo dute.
Behin behineko hurrenkera
20:00 -> Ekitaldiaren hasiera eta sarrera
20:15 -> Hau Ginga
20:22 -> Txikhotia
20:29 -> Josu Belea
20:36 -> Durum Mixtua
20:43 -> Eruak Heldu Ttuk
20:50 -> Faki ta Faki
20:57 -> Athletic Club Txiplau
21:04 -> Non duk Pistatxito?
21:11 -> Saturninon Semiak
21:18 -> Tximista
21:25 -> Gureak egin du
21:32 -> Txirrisklasikoak
21:39 -> Amonan Xalda Berua
21:46 -> Hau Komeriya
21:53 -> Ur Karruxa
22:00 -> Berberiñak
22:07 -> Xialdoka Itxera