Oinezkoek lehentasuna izango dute Amuten eta Bernart Etxepare kalean
Bi semaforoak anbar kolorean utziko dituzte, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna areagotzeko helburuarekin.

Hondarribiko Udalak oinezkoei lehentasuna eman nahi die eta horretarako Amute auzoan -zehazki Villa Telleria etxebizitza berriaren aurrean-, eta Bernart Etxepare kalean -Correosen- dauden semaforoetan anbar kolorea izango da nagusi.
Beraz, oinezkoek uneoro igaro ahal izango dute, itxaroteko beharrik izan gabe, eta aldiz, autoek adi egon beharko dute oinezkorik ikusi ezkero pasatzen uzteko.
Neurri honekin oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna areagotzea da udalaren asmoa.