PSE-EE: "Uholdeei aurre egiteko behin betiko plan bat behar da"
Hondarribiko PSE-EEk gardentasun falta egotzi dio Hondarribiko Udalari, Uraren Euskal Agentziarekin izandako bileraren xehetasunik eman ez izanagatik.

Hondarribiko PSE-EEk gardentasun falta egotzi dio Hondarribiko Udalari, Uraren Euskal Agentziarekin izandako bileraren xehetasunik eman ez izanagatik. Hilaren 13an egin zuten bilera, eta bertan Hondarribiko uholdegarritasunari buruz aritu zirela aurreratu zuten, Mendelu, Santa Engrazia, Alameda, Kosta eta Benta auzoetan ematen diren arazoei erantzuteko asmoz.
Kezkatuta daude sozialistak, datozen asteetako mareen indizeak altuak direnez uholdeak gertatzeko arriskua dagoela adierazi baitute. Beldur dira 2023an eta 2024an gertatu zenaren antzera etxebizitzak, baratzak eta abar, urpean geratzeko.
Hori dela eta, egoerari aurrea hartzeko baliabide guztiak jartzea eskatu, eta behin betiko plan bat behar dela berretsi dute: “Behin betiko plan bat behar dugu itsasaldi horiek udalerri horretako urbanizazio eta laborantza-eremuetan eragiten ari diren kalteak konpontzeko”.
Beraz, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei informazioa ematea eskatu diote udala gobernuari: “gaia oso garrantzitsua da”.