'La rebelión de los cuentos' animazio filma, igandean, Amaia KZn
17:00etan izango da saioa, Amaia KZn. Txartelak kultur gunearen webgunean, Luis Mariano turismo bulegoan edo txarteldegian eskura daitezke.

Irungo Udaleko Kultura arloan jakinarazi du La rebelión de los cuentos animazio filma ikusteko aukera izango dutela haurrek igandean –hilak 23–, 17:00etan, Amaia KZn.
Filma ikusteko gonbidapenak Amaia KZren webgunean eta Luis Mariano turismo bulegoan eskura daitezke, baina baita kultur zentroko txarteldegian ere, betiere proiekzioa baino ordubete lehenago bada eta tokirik geratzen bada.
Filma Jakob Schuh, Jan Lachauer eta Bin-Han Tok zuzendu dute.