Gazte mailako xake zonalak, arrakastatsuak
Bidasoaldeko 17 neska-mutil lehiatu ziren benjamin, alebin eta infantil mailako xake zonalean. Giro ezin hobea sortu zen xakearen bueltan.

Benjamin, Alebin eta Infantil mailako xake zonala burutu zuten asteazkenean. Bidasoaldeko 17 neska-mutil lehiatu ziren Marlaxka Xake Klubak Kasino Zaharrean zuen egoitzan. Ohikoa den bezala, giro ezin hobea sortu zen xakearen bueltan.
Aldi berean, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara sailkatzeko balio zuen lehiak. Hortaz, Gipuzkoako Xake Federazioak datozen asteetan argitaratuko duen sailkapen zerrendaren esperoan daude xakelari gazteak.
Xake zonaleko sailkapena:
Benjaminak: Arian Etxaide, Kevin Gonçalveze eta Alain ugalde.
Alebinak: Marene Vara, Kai Mendiburu eta Danel Sistiaga.
Infantilak: Gorka Tafall, Jon Diaz, Oier Etxaide.