Emakumeen astearen egitaraua, prest
Emeki elkarteak martxoaren 4tik 11ra bitarte izango den Emakumeen astearen egitaraua partekatu du. Herritar orori zuzenduriko jarduerak dira.

15 egun geratzen dira Emakumeen Nazioarteko Eguna (M8) iristeko, milaka eta milaka emakumek kaleak aldarrikapenez betetzen dituzten egunerako. Baina sarri esan izan da martxoa hilabete morea dela eta Emeki elkarteak urtero antolatzen duen egitaraua horren isla da.
Duela 32 urte hasi ziren Emakumeen astea antolatzen. Urtetik urtera, gainera, udalaren eta herriko beste elkarteen elkarlanari esker egitaraua “zabalagoa eta aberatsagoa” izatea lortu dute.
Martxoaren 4tik 11ra bitarte hamaika jarduera antolatu dituzte. Literatura lantzen; V. Martxoak 8 lehiaketako kartelen erakusketa; Hizkuntza ez sexistari buruzko hitzaldia; Sare morea osatzen; Sahararen aldeko kontzertua; Bixi-bixi pala topaketa; Manifestazioa; II. Emakumeak korrika; Filmak; VII. Emakume Xake topaketa; Eta ipuin kontalaria.