Trafikoan eragina izango dute Kaldereroek
Larunbatean izango da kaldereroen desfilea Irun erdigunetik. Trafikoan eragina izango du 19:00etatik 20:30era.

Kaldereroen desfilea larunbat honetan izango da (hilak 22) eta trafikoan eragin zuzena izango du. Hain zuzen, 18:50etik 20:30ak arte iraungo du trafiko aldaketak. Errepideak autoentzat itxita egon bitartean, ingurabidea erabiltzeko gomendioa egin dute. Aldaketen xehetasun guztiak, Irungo Udalaren orrialdean kontsulta daitezke.