Hasi dituzte Soroetako haur parkea egokitzeko lanak
Hilaren 25era arte Soroetako parte erdia itxita egongo da. Lehen fasean zibuzabuetako portikoak aldatu eta txirristako egur batzuk berrituko dituzte.

Sokoako haur parkea egokitzeko lanak hasi ditu Hondarribiko Udalak. Hori dela eta, parkea konpondu bitartean eremuaren erdia itxita egongo da hilaren 25era arte (asteartea).
Lehen fase honetan zibuzabuetako portikoak aldatu eta txirristako egur batzuk berrituko dituzte.