'Desioen basoa' jardueran parte hartu dute Talaia eskolako ikasleek
Basoen balioa ezagutarazi eta haiek zaintzearen garrantzia nabarmentzea izan da BSTK Basotik Fundazioak sortutako jardueraren helburua.

Talaia eskolako 10-11 urteko 68 ikaslek BSTK Basotik Fundazioak sortutako Desioen Basoa jardueran parte hartu dute. Basoen balioa ezagutarazi eta haiek zaintzearen garrantzia nabarmentzea izan da jardueraren helburua.
Ordubeteko saioak izan ziren. Lehenik ikus-entzunezkoak ikusi eta lantaldeetan banatu zituzten. Basoan aurki daitezkeen esfezieak identifikatu, kudeaketaren garrantzia ikasi eta azkenik, zuhaitz txiki bat landatu zuten.
BSTK Basotik Fundazioa basoen abandonuaren erronkari aurre egiteko sortu zen. “Klima aldaketaren mehatxuaren aurrean fundazioak irtenbide integrala eskaintzen du lurralde oreka berdea babesteko. CO2 xurgapena handitzeko, uraren eta lurzoruaren kalitatea hobetzeko eta habitatak babesteko” azaldu dute. Hori dela eta, herritarrak zein sektore ekonomikoak basoen kudeaketa jasangarrian inplikatzea lortzea da beren helburua.