Quelccaya glaziarraz, Zure Abenturaren Bilan
Peruko glaziarra igo zuen lehenbiziko emakume Raquel Garciak eskainiko du saioa. Otsailaren 20an izango da saioa, osteguna.

Zure Abenturaren Bila programaren hurrengo saioa ostegun honetan (hilak 20) egingo da Amaia KZtako hitzaldi aretoan, 19:30ean. Oraingoan, Raquel Garcia Ceballos kantabriarrak Quelccaya glaziarra (Peru) igo zueneko abenturaren dokumentala proiektatuko du eta ondoren solasaldia eskaini. Erronka hori lortu zuen lehenengo emakumea izan zen baita lehen europarra ere. Saioa gaztelaniaz izango da.
Sinopsia
“2024ko maiatzaren 16an, arrakastaz amaitu nuen nire ibilbideko abentura zorrotz eta zirraragarrienetako bat: Quelccaya glaziarrera igotzea, Peruko Andeetan. 5.666 metroko altuerarekin, Quelccaya munduko glaziar tropikal zabalena da. Erronka horren ondorioz, gailurrera iritsi nintzen lehen emakumea izan nintzen, eta mugarri horrek mugarri bat ezarri zuen nire kirol ibilbidean”.