Inauteriak Lekaeneako gizarte zentroan ospatuko dituzte
Martxoaren 3an Inauteri Festa ospatuko dute, dantzaldiarekin eta mozorroak prestatuz. Izena eman behar da parte hartzeko.

Hiriko adinekoei begira Inauterietako programa prestatu du Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak. Lekaeneko gizarte zentroan Inauteri Festa ospatuko dute martxoaren 3an, 17:30ean.
Dantzaldia egingo dute, baina aurretik, mozorrotu nahi duenarentzako mozorroak prestatzeko tailerrak eta entseguak egingo dituzte. Inauteri Festan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da, eta hartara, izena eman behar da. Horretarako, espazioetako dinamizatzaileekin harremanetan jarri behar da.