Kluben Arteko Espainiako Txapelketan, BAT zortzigarren
Lehenbiziko aldiz bizitu du esperientzia hau BATgirls taldeak eta balorazio "oso positiboa" egin dute.

Kluben arteko Espainiako Txapelketara meritu propioekin sailkatzea lortu ondoren, Valentzian (Herrialde Katalanak) izan dira BATgirls deituriko taldekideak eta zortzigarren bukatzea lortu dute.
BATen arabera, egun, Espainiako Estatuko talderik hoberena da BATgirls eta pasa den asteburuko esperientzia “oso positiboa” dela baloratu dute. Orain, Espainiako aire zabaleko ligari begira jarri dira, bertan hazten eta mugarri berriak ezartzen jarraitu ahal izateko.
Valentziara itzulita, borrokan aritu ziren seigarren eta zazpigarren postuak lortzeko, baina zortzigarren bukatu zuten 37 punturekin. Sailkapenean soilik bi puntuko diferentzia izan zuten Iruñeko Atleticorekin eta oso gertu izan ziren ere Jaengo eta Nerjako Unicaja taldetik.
Emaitzak emaitza, parte hartzea “arrakastatsua” izan dela baloratu du BATek. Hainbat atletek haien marka pertsonalak hobetzea lortu zuten eta erakutsi zuten Espainiako klub onenekin lehiatzen aritu daitezkeela.
Emaitzak:
- Uxia Pereira: 60 metro hesietan 8,54 segundo eta laugarren postua. Marka pertsonala hobetu du.
- Aslin Qiuala: pertikarekin 3,90 metroko eta bosgarren posstua.
- Olaia Gisela: luzera jauzian 5,92 metro eta bosgarren postua. Marka pertsonala hobetu du.
- Carla Arwen Martinez: 60 metro lauetan 7,58 segundo eta bosgarren postua.
- Ainhoa Idoiaga: 800 metrotan 2:11,69 minutu eta seigarren postua.
- Lucia Valero: 3.000 metrotan 9:49,46 minutu eta bosgarren postua.
- Naia Llorente: altuera jauzian 1,60 metro.
- Goizane Garcia: pisu jaurtiketan 12,96 metro eta seigarren postua. Marka pertsonala hobetu du.
- Erreleboak 4×400: Alaine Agerralde, Ainhoa Idoiaga, Leire Martiarena eta Alazne Garridok zazpigarren bukatu zuten. Emaitza, 3:54,28 minutu.