Eskolarteko Hondarribiko xake zonala jokatuko dute etzi
Gipuzkoako eskolarteko txapelketara sailkatzeko txartela eskura dezakete xakelariek Kasino Zaharreko hitzorduan.
Asteazkenean –hilak 19– eskolarteko Hondarribiko xake zonala jokatuko dute Kasino Zaharrean, 17:45ean hasita. Etziko saioa ondo ateratzen bazaie, Gipuzkoako eskolarteko txapelketara sailkatzeko aukera izango dute jokalariek.
Joko sistema bost txandetako Suitzarra izango da, hamar minutukoa alegia, eta hiru mailatako haurrak lehiatuko dira: infantilak (2011 eta 2012 urtekoak), alebinak (2013 eta 2014 urtekoak) eta benjaminak (2015, 2016 eta gero jaiotakoak). Izen ematea doakoa da, baina hilaren 18a baino lehen egin behar da inskripzioa, hemen. Izena, abizenak, jaiotza urtea eta eskola edota herria zehaztu behar dira.
- Antolatzaileek bertaratutako jokalari kopuruaren arabera mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
- Maila bakoitzean hamalau jokalari ariko dira. Izen ematearen arabera egingo da zerrenda.
- Sistema Buchhoiz Totala, Batazbesteko Buchhoiz-a eta Sonneborn-Bergen-en arabera ezberdinduko da.
- FIDE legeak erabiliko dira.
- Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzekoak onartzea eta betetzea darama.
- Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.