Modelo natural batekiko figura tailerra, udal akademian
Martxoaren 1ean egingo dute eta izena emateko epea hilaren 17an hasiko da. 16 urtetik gora eduki behar dira parte hartzeko.

Marrazketa eta Pintura udal akademiak modelo natural batekiko figura tailer bat eskainiko du martxoaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzaileek giza gorputza irudikatzeko praktikak egingo dituzte.
Horretarako, oinarrizko materialak erabiliko dituzte, hala nola, papera, arkatza eta ikatz ziria. Marrazteko erabili ohi dituzten materialak ere erabiltzeko aukera egongo da, besteak beste, olioa, akuarelak eta pastelak.
Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 17, irekiko da eta hilaren 26an bukatu. Prezioa 35,60 eurokoa da eta parte hartzeko 16 urte eduki behar dira gutxienez.