Inauterietako bazkarirako sarrerak, bihartik aurrera salgai
Inauterietako Herri Bazkaria antolatu dute Martxoaren 1erako. Sarrerak salgai daude bihartik hilaren 27ra arte, TTOPARA-n edo ETXEBERRIA tabernan. Aukera beganoa ere egongo da.

Udalaren ekimenez, Inauterietako Herri Bazkaria antolatu dute martxoaren 1erako. Arma Plazan izango da, 14:30etan.
Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai, hilaren 27ra arte. Arma Plazako TTOPARA kafetegian edota Kale Nagusiko ETXEBERRIA tabernan erosi ahalko dira, 10 euroren truk.
Guztira, 220 sarrera jarriko dira salgai. Aukera beganoa nahiago dutenek, sarrera erostean ohartarazi beharko dute, baita intolerantziaren bat dutenek ere.