Hondarribiko uholdegarritasuna hizpide, atzo
Atzo goizean Uraren Euskal Agentziarekin bildu zen Hondarribiko Udala. Mendelu auzoak dituen arazoez hitz egiteaz gain, Alameda eta Kostako arazoei buruz hitz egin zuten bertan.

Atzo goizean Uraren Euskal Agentziarekin bildu zen Hondarribiko Udala. Hondarribiko uholdegarritasunari buruz aritu ziren, eta bereziki, Mendeluko egoeran sakondu zutela jakinarazi du Igor Enparan alkateak. Aldi berean, Alameda eta Kostako arazoei buruz ere hitz egin zutela nabarmendu du, eta arazo horiei guztiei “aterabide egokiak bilatzeko” erakunde arteko lanketa ezinbestekoa izango dela ziurtatu du.
Alkatearekin batera izan ziren Asier Lopez Echevarria, URA Agentziaren Zuzendari Nagusia, Jose Maria Saez de Galdeano URAko Planifikazio eta Obretako zuzendaria eta Lorea Zangitu Udal arkitektoa.