Hondarribiko Portuko Udal Kontseilua osatu dute
Entitate ezberdinen koordinazioa hobetzea da kontseilu honen asmoa, "erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko".

Iragan astean Hondarribiko Portuan lan egiten duten entitateekin bildu zen Igor Enparan alkatea, Hondarribiko Udalaren izenean. Bilera hartan portuarekin zerikusia izan dezaketen gaiak jorratzeko kontseilua osatu zuten. Kontseilu horren bidez entitate ezberdinen koordinazioa hobetzea da asmoa, “erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko”.
Kontseilua honakoek osatzen dute: Presidenteak, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariak; Idazkariak, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako langileen artean izendatutako pertsona bat; eta lau bokalek, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Gipuzkoako ordezkari bat, Hondarribiko Udalaren ordezkari bat. Euskadiko Kirol Portuetako ordezkari bat eta Done Pedro Arrantzaleen Kofradiako ordezkari bat.
Hondarribiko kontseiluarekin batera, beste zenbait herritan ere portuetako udal kontseiluak osatu dituztela aditzera eman du udalak. Besteak beste, Donostiako, Orioko, Getariako, Zumaiako, Debako, edota Mutrikuko portuek.