Sukaldaritzan murgilduko dira haur eta gurasoak
Familia ta Lagun programaren bosgarren saioa sukaldaritzari buruzkoa izango da. Gaurtik eman daiteke izena.

Familia ta Lagun programarekin aisialdi denbora gozatzeko espazio bat eskaintzen die udalak haur eta haien guraso edo tutoreei. Hilaren 22an bosgarren saioa egingo dute eta familiak sukaldaritzaren munduak murgilduko dira.
IrunTxef! lehiaketa antolatu dute eta osagai desberdinak erabiliz eta irudimena sustatuz, errezeta goxoak prestatu beharko dituzte. Martindozenea Gaztelekuan elkartuko dira, 10:30eatik 12:30etara.
Doako jarduera da eta izen emateak gaurtik egin daitezke, hilaren 19ra arte. Irungo Udalaren webgunera sartu behar da horretarako eta plazak mugatuak dira.