Alde Zaharra eta San Juan bisitatuko ditu Cristina Labordak
Hilaren 18an, 17:00etan, Laborda alkateak San Juan eta Alde Zaharra auzoak bisitatuko ditu. 19:00etan bilera irekia egingo dute, auzo-elkartearen egoitzan.

Alkatea auzoetan programari jarraiki, Cristina Laborda alkateak Alde Zaharra eta San Juan auzoak bisitatuko ditu datorren asteartean, hilaren 18, 17:00etan, auzo-elkarteez lagunduta. Gero, 19:00etan, auzo-elkartearen egoitzan (Jesus kalea, 9, etxabea) egingo dute bilera irekia. Programaren helburua herritarren ideiak, kezkak eta iritziak bertatik bertara entzutea da; alkatearen hitzetan, “itxuraz txikiak diren proiektuen bidez, parte- hartzean oinarritutako hiri inklusibo bat eraikitzeko” hori baita bidea.
Behobian, Urdanibian, Lapitze-Elitxun, San Migelen, Arbesen eta Santiagon egon zen aurreko edizioetan. Oraingo honetan ere, euren proposamenak eta iradokizunak helarazi nahi dituzten auzotarrek aukera izango dute telematikoki komunikatzeko, horretarako udaleko webgunean bisitaren ondoren gaituko den formularioaren bidez. Bisita bakoitzaren ondoren, auzo bakoitzak astebeteko epea izango du proposamenok egiteko, eta udala horien harira hartutako konpromisoen betetze-mailari buruzko informazioa ematen joango da.
Dagoeneko udalak jaso dituen iradokizunen artean, Santiago auzoan honakoak nabarmentzen dira: gaur egun erabilerarik ez duten kable-sareak, linea elektrikoak eta telekomunikazio zutoinak kentzea, bidegorriko eremuan argiztapena hobetzea eta Santiago kaleko haur parkea handitzea.