Kontzertu pedagogikoek lau hilabete iraungo dute
Hamazazpigarren edizioa izango da eta bihar hasiko da. Zazpi kontzertu izango dira guztira.

Kontzertu pedagogikoen hamazazpigarren edizioa egingo da aurten eta bihar hasiko da, hilak 14an. Lehenbiziko kontzertuaren izena Musika egingo dugu da, eta ondoren, beste sei emanaldi gehiago eskainiko dituzte, lau hilabetean.
Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariaren arabera, urtero urtero udalak “beso zabalik” hartzen du kontzertu pedagogikoen edizio berria. “Funtsezkoa iruditzen zaigu txikitatik musikazaletasuna eta kultur zaletasuna transmititzea, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet kontzertuetan parte hartzen duten eragile eta ikastetxe guztiei”, azaldu du.
Lehen Hezkuntzako maila guztietako haurrak gerturatuko dira kontzertu hauetara, eta DBHko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak ere bai. Guztira, 4.000 ikasle izango dira entzuleak.
Kontzertu hauetan musika genero asko entzuteko aukera egongo da, hala nola, popa, folka, rocka, jazza edota kultua, eta hiriko musika taldeek joko dute. Zirkuitu komertzialek proposatzen dutenaz bestelako zuzeneko musika entzuteko aukera ematea dute xede, eta musikaren alderdi guztiak modu atseginean, zuzenean eta partaidetzaren bidez ezagutaraztea.
Programazioa
- Otsailak 14: Musika egingo dugu.
- 09:30ean, LHko 2. mailako ikasleentzat o 11:00etan, LHko 2. mailako ikasleentzat.
- Martxoak 6: Irungo Txistulari Taldea.
- 09:30ean, LHko 3. mailako ikasleentzat o 11:30ean, LHko 3. mailako ikasleentzat.
- Martxoak 27: Macbeth (Luis Mariano Lirika)
- 10:30ean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat
- Apirilak 9: Udal Kontserbatorioa
- 11:00etan, DBHko 3. mailako ikasleentzat
- Apirilak 30: Skola Musik
- 11:00etan, DBHko 2. mailako ikasleentzat
- Maiatzak 28: Ametsa Txiki Abesbatza
- 09:30ean, LHko 4. mailako ikasleentzat o 11:00etan, LHko 4. mailako ikasleentzat
- Ekainak 6: Cavalleria rusticana (Luis Mariano Lirika)
- 10:30ean, LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat