GKEei laguntzeko diru laguntza deialdia egiteko eskatuko du EAJk
Iaz GKEei "garapenerako lankidetza programak" egiteko diru laguntzen deialdia zabaldu gabe geratu zela deitoratu dute jeltzaleek.

Datorren osoko bilkurarako mozio bat erregistratu du EAJ alderdiak. Iaz GKEei garapenerako programak egiteko diru laguntzen deialdia zabaldu gabe geratu zela deitoratu eta udal gobernuari “erabili gabe geratu zen zenbatekoa” aurtengo aurrekontuan sartzeko eta deialdia zabaltzeko eskatu diote.
“Abotsanitzek askotan adierazi du garrantzitsua dela udal-aurrekontuaren % 0,7 elkartasunera bideratzea. Orain agintean daudela, orain arte eskatu dutena egiteko eskatzen diegu” esan dute.