27.281 bidaiari jaso ditu aireportuak urtarrilean
Iazko urtarrilean baino %4 bidaiari gutxiago igaro dira babesgune izendapena duen eremuaren erdian dagoen Hondarribiko Aireportutik.

Babesgune izendapena duen eremuaren erdian dagoen Hondarribiko Aireportuak 27.281 bidaiari jaso ditu 2025eko urtarrilean. Iazko urtarrilean baino %4 gutxiago da hori. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez 339 mugimendu egin dira aurten. Eta kasu honetan ere, iaz baino %4,8 mugimendu gutxiago egin dira aurten.
Halaber, AENAk jakinarazi duenez iaz eman zituzten datuak eguneratu egin dituzte. Beraz, 2024an 486.494 bidaiari igaro ziren Hondarribitik, 2023an baino %0,8 bidaiari gehiago.