Triziklo elektriko bat erosi du udalak Nagusikletarentzat
Balazta eta Nagusilan elkarteei utziko diete, haiek bultzatzen baitute ekimena.

Nagusikleta ekimenarentzat triziklo elektriko bat erosi du udalak. Irunen, Balazta eta Nagusilan elkarteek kudeatzen dute programa eta haiei lagako die udalak. Erosketaren aurkezpena egin dute gaur Cristina Laborda alkateak, Josu Iguiñizekin batera, Gizarte Ongizateko ordezkaria.
Nagusikletak adineko pertsonak “politiken erdigunean” jartzen dituela adierazi du alkateak, mugikortasun urriko pertsonei aukera ematen dietelako eskualdeko aire zabaleko ibilbideez gozatzeko. Halaber, txirrindularien eta adinekoen arteko harreman “oso hurbila” lantzen da.
Gidariek formakuntza bat jasotzen dute aurretik eta interesa dutenek Balaztarekin edota Nagusikletarekin jarri behar dira harremanetan.