Jaizkibel konpainiak batzarra egingo du hilaren 14an
Amuteko auzo elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Emandako pausoak eta etorkizunean eman beharrekoak izango dituzte hizpide.

Jaizkibel konpainiak batzarra egingo du hilaren 14an (ostirala). Amuteko auzo elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Bertan jorratuko den gai zerrendari dagokionez hurrengoa aurreratu dute: Emandako pausoei buruzko informazioa eman, aurrerantzean zer egin gaia jorratu, eskaerak eta galderak egiteko tartea zabalduko dute.