M8 antolatzeko beste deialdi bat egin dute
Ostegun honetan biltzeko deia egin du M8 Asanblada Feministak, Emakumeen Etxean. Laugarren bilera izango da.

Txingudiko feministei dei egin die M8 asanblada feministak eta hilaren 13an (osteguna) Irungo Emakumeen Etxean elkartuko dira Emakumeen Eguna antolatzeko. Laugarren bilera izango da eta Emakumeen Etxean elkartuko dira 18:30etatik 20:00etara.