Emakume Zientzialarien Egunean, Izaskun Suberbiolarena da hitza
Itsas zientzialaria eta Mater Ontzi Ekoaktiboko zuzendaria da Suberbiola. Ostiralean Emakumeen Etxean izango da.

Gaur Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Izaskun Suberbiola Itsas zientzialaria, Pasaiako Mater Ontzi Ekoaktiboko zuzendaria eta Ingurumen heziketan erreferentea gonbidatu du Irungo Udalak.
Hitzaldi bat eskainiko du Suberbiolak, Elkarrizketa Feministak programaren barruan. Saioa ostiralean izango da (hilak 14) Emakumeen Etxean, 18:30ean. Doakoa da.
Mater, ecofeminismo al timon izena jarri diote mintzaldiari eta zein proiektutan aritu den lanean izango du hizpide Suberbiolak. Halaber, bera lanean ari den sektorean bizi duen esperientzia aipatuko du, emakume izatearen ikuspuntutik. Besteak beste, aukerak, erronkak, zailtasunak eta bitxikeriak ekarriko ditu. Hitzaldiaren ondoren galderak eta hausnarketak egiteko aukera egongo da.