Zaisa Txingudik orain arteko partidarik onena jokatu du
16 urtez azpiko Txingudi/Baztan eta 18 urte azpiko Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan taldeek garaipena eskuratu zuten ere.

Zaisa Txingudik orain arteko partidarik onena jokatu du asteburuan, eta etxean gainera. Bidasoarrek abantaila hori aprobetxatu nahi zuten eta gogotsu irten ziren zelaira. Hasieratik baloiaren jabe egin ziren eta hirugarren minutuan Aitor Asurmendik lehenengo marka lortu zuen (5-0).
Zeilaiaren egoera ez zen erraza izan, eta bi taldeek zailtasunak izan zituzten baloia eskuetan mantentzeko.
Bigarren marka hogeita zortzigarren minutuan heldu zen, mele baten ondoren ‘Lutxo” Etxebarriak zazpi puntu gehitzea lortu zuen. Azkeneko minutuetan, Joao Costak indarrez haustea lortu eta entsegua lortu zuen. 19 eta 0ko markagailua ezarriz. Hirurogeigarren minutura arte 24 eta 0ko abantaila zuten etxekoek. “Ez dakit une horretan asko erlaxatu garen eta pixka bat behera egin dugun edo, baina Gaztedik hartu du iniziatiba eta bi entsegu lortu dituzte” azaldu du Xabi Sanchez taldekideak.
Une hartatik aurrera “urduritasunak” menperatuta defentsan aritzea egokitu zitzaien. Aurkariak, dena den, ez zuen erasoaldietan asmatzerik izan eta aurtengo lehen garaipena eskuratu zuen Zaisa Txingudik. “Bagenituen gogoak Plaiaundin lehenengo garaipena lortzeko. Egia esan, partidu oso potentea jokatu dugu”. Datorren astean atsedena izango du taldeak.
Harrobiko taldeak
16 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak garaipena eskuratu zuen Getxo Bren kontra. 27 eta 12 irabazi zuten. Entseguak Thiago Meleriok eta eta Oier Oliveirak egin zituzten eta Xabier Gorriak eraldaketa bat sartu zuen.
18 urte azpiko Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan taldeak jokatu gabe irabazi zuen partidua. Aurkaria, Getxo B, ez baitzen bertaratu. Hori dela eta, etxeko taldeak bost puntu gehitu zituen sailkapenerako.
Azkenik, 14 urte azpiko Txingudi/Orereta/Baztan taldeak 36 eta 12 galdu zuen Donostian. Klubetik nabarmendu dutenez partida “markagailuak dioena baino berdinduago” egon zen.