Tasen ordenantza berria arautu dute
Lau tarte zehaztu dituzte tasen kobrantza berriak egiteko. Sistema hau "ekitatiboagoa" eta "justuagoa" dela azaldu du alkateak.

Pasa den urrian tasen sistema aldatzeko akordioa erdietsi zuten EH Bilduk eta PSE-EEk. Akordioaren arabera, hiritarrek ordaindu beharreko tasak diru sarreren arabera egingo dira eta sistema hau arautzeko ordenantza onetsi du udal gobernuak.
Ordenantza hauek zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik arautu dituzte. Tasak kobratzeko errenta eta ondarea kontuan hartuko dituzte eta lau tarte zehaztu dizute:
- 1. tartea, 15.120 eurotik beherako errenta: tarifaren %5 ordaintzen du.
- 2. tartea, 22.182 eurotik beherako errenta: tarifaren %35 ordaintzen du.
- 3. tartea, 28.712 eurotik beherako errenta: tarifaren %75 ordaintzen du.
- 4. tartea, 28.172 eurotik gorako errenta: tarifaren %100 ordaintzen du.
Sistema hau “ekitatiboagoa” eta “justuagoa” dela azaldu du Cristina Laborda alkateak, herritar bakoitzaren gaitasun ekonomikoa kontuan hartzen baitute. “Irungo Udalak beti egingo du lan zerbitzu publikoak ahal bezain irisgarri izan daitezen guztientzat”, gaineratu du.
Urte honetan, 2025ean, sistema zenbait zerbitzutan ezarriko da: Abenturaera; udalekoak, haurtxokoak; Solas Jolas; Eskola Kirola; marrazketa eta zeramika akademia eta kontserbatorioa.