Sinadurak biltzen jarraituko dute pentsiodunek
Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraituko du Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak. Kiroldegian eta San Pedro kalean ezarriko dituzte postuak aste honetan.
Hilaren 11ean, asteartea, eta hilaren 15an, larunbata, herritar ororentzako pentsio duinak eskatzeko sinadura bilketak egingo ditu Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak. Bihar 18:00etik 20:00etara izango dira Kiroldegiaren sarreran, eta larunbatean San Pedro kalean errepikatuko dute. Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraituko dute.
Hondarribian sinadura bilketa martxan onean doa. 171 sinadura lortu dituzte guztira, 71 asteazkenean eta 100 larunbatean.