Artalekun zenbait inbertsio egin dituzte
Squash pistetako zoruak berritu dituzte eta gimnasiorako hainbat material erosi. Barrurako bizikletak ere eskatu dituzte.

Artalekura bisita egin du gaur Borja Olazabal Kirol ordezkariak eta bertako zenbait ekipamendutan egin dituzten inbertsioen gainean aritu da. Orotara, 89.000 euroko inbertsioa egin dute eta “progresiboki” berrituko dituzte hainbat ekipamendu.
Hiru squash pistetako zoruak berritu dituzte eta lan horietarako 29.000 euroko gastua izan du udalak. Halaber, laugarren squash pista zena eta egungo gimnasioa denerako 15.000 euroko inbertsioa egin dute, besteak beste, steps, bosus eta fitballs-ak erosi dituzte.
Azkenik, barrurako bizikletak erosteko kontratua esleitu dute eta hil honen bukaeran instalatuta egotea espero du udal ordezkariak. Erosketa hau egiteko 45.000 euroko inbertsioa egin dute.