Txingudi Errugbi Klubeko taldeek Plaiaundin jokatuko dute
14 urte azpiko taldea izan ezik, gainontzeko taldeek Plaiaundin jokatuko dute. Larunbatean izango dira partidak, 10:30ean, 12:30ean eta 16:00etan.

Larunbat honetan Txingudi Errugbi Klubeko Zaisa Txingudi taldeak Gaztedi B-ren kontrako partida izango du Plaiaundin, 16:00etan. Lehia erabakigarria izango da bidasoarrentzat, sailkapenaren azken tokian kokatuta baitaude une honetan. 8 puntu dituzte eta aurkariekiko tartea handitu ez dadin [Arratiko Zekorrak 11 puntu eta Uribealdea Mungiak 12 puntu dituzte] beharrezkoa dute garaipena.
Lehia zaila izango da larunbatekoa. Gaztedi B taldea ligako bosgarren sailkatua da eta garaipen batetik dator. Iragan asteburuan Uni Bilbo C garaitu zuen. Aurkariaz gain, zelaia lokaztuta egotea aurreikusi dute, eta euriak ere gauzak zail jarriko dizkiela nabarmendu dute klubetik.
Larunbatean bertan, etxean bertan arituko dira ere klubeko 16 urte azpiko eta 18 urte azpiko taldeak. Biek Getxo B izango dute aurkari. Txingudi/Baztan taldeak (16 urte azpikoa) 10:30ean jokatuko du eta Gabiria Txingudi/Baztan/Bera Bera taldeak (18 urte azpikoa) 12:30ean.
Etxetik kanpo arituko den talde bakarra 14 urte azpiko taldea da. Donostian jokatuko du partida (Puio Zelaian) Bera Beraren aurka. Lehia 13:30ean hasiko da.
6 nazioen partidak
Txingudi Errugbi Klubeko tabernan 6 nazioen partidak ikusteko aukera eskainiko dute larunbatean. 15:15ean Italia-Gales partida jokatuko da eta 17:45ean Inglaterra-Frantzia taldeen partida.