Katea auzotik Olaberriara doan GI-3452 errepidea itxiko dute
Datorren astean zehar Katea auzotik Olaberria auzora doan GI-3452 errepidea itxiko dute zuhaitzen inausketa lanak egiteko. Bilbo noranzko eta Zaisako barruko Behobiako AP8aren sarbidea ere itxiko dute, asfaltatze lanak direla-eta.

Irungo Katea auzotik Olaberriara doan GI-3452 errepidea itxiko dute zuhaitzen inausketa lanak egiteko. Lanak hilaren 10, 11, 12, 13, 14, eta 15ean egingo dira, 08:00etatik 17:00etara bitartean. Beraz, egun eta ordutegi horretan, errepidea itxi egingo dute.
Ordutegi horietan, ibilgailu arinak GI-3452 errepidetik desbideratu ahal izango dira Katea auzotik edo Estebenea tabernatik Santa Elena ermitaraino doan errepidetik, Irungo erdigunera iristeko. Ibilgailu astunek, berriz, ezin izango dute errepide zati horretara sartu.
Bestetik, asteazken gauean, hilaren 12, Bilbo noranzko eta Zaisako barruko Behobiako AP-8aren sarbidea itxiko dute, asfaltatze-lanak egiteko. Horregatik, Antton Txipiko biribilgunetik AP-8 autobiderako sarbidea zein Zaisako barruko sarbidea Bilboko noranzkoan itxita egongo dira 00:00etatik 04:00etara. bitartean. Ibilgailuak GI-636 errepidetik desbideratu ahal izango dira, edota Irungo ordainlekutik AP-8 autobidera sartuaz.