Hondarribiko Herri Olinpiaden jardunaldi berri bat, larunbatean
500 piezako puzzle bat osatu beharko dute olinpiadetako taldeek. Hiru ordu izango dituzte horretarako. Puzzleaz gain, puntu gehigarriak lortzeko aukera izango dute ere.

Larunbat honetan, Kirol kaian, Hondarribiko Herri Olinpiaden jardunaldi berri bat egingo da. 16:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko da proba.
Lehen zatian parte hartzaileek 500 piezako puzzle bat osatu beharko dute, ahalik eta azkarren. Lehena osatzen duenak irabaziko du proba. Gehienez 3 ordu izango dituzte egiteko hori betetzeko. Puzzleaz gain, puntu gehigarriak lortzeko [puntu horiek minutu bihurtuko dituzten ondoren] probaren paraleloki jokatuko diren joko txikiak antolatu dituzte.
Parte hartzeko talde bakoitzak 5 partaide izan beharko ditu, jokoaren antolaketak taldekideak banatzea eskatzen baitu. Hasieran bi taldekidek egon beharko dute soilik puzzlea osatzen. Baina antolatzaileek aurreratu dutenez edozein momentutan egin ditzakete taldekideen aldaketak.
Ondoren, 20:00etatik 21:30era afaltzeko tartea izango dute eta horren ondoren bingora jolastuko dute. Taldekide bakoitzak bi txartel izango ditu jolasteko. Aurreratu dutenez sariak egongo dira. Afaltzeko antolatzaileek urdaiazpiko tortilla edo urdaiazpiko eta tomate ogitartekoak 2 euroan salduko dituzte.
Probako sailkapena 22:15ean jakinaraziko dute eta 23:00ak bitarte euskal kantak abestuko dituzte antolatzaileek banatuko dituzten liburuxka batzuei jarraiki.