23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan izango dira BATeko hamar atleta
Sabadellgo pista estalian jokatuko da Short Track-eko Espainiako Txapelketa. Zenbait atletek aurreko postuetan egoteko aukera handiak dituzte.

Bidasoa Atletiko Taldeko hamar kirolarik 23 urtez azpiko Short Track Espainiako Txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan. Sabalellgo (Katalunia) pista estalian izango da txapelketa. Atletek bertan parte hartzeko lasterketaren batean federazioak eskatutako denbora marka berdindu edo jaitsi [proba Espainiako Federazioak eskatutako denbora baino azkarragoan bukatu] egin behar izan dute.
Emakumezkoen kategorian bost izango dira Sabadellen lehiatuko direnak: Victoria Briso (proba konbinatuak), Laia Olaskoaga (200 metro) eta Martina Villar (200 metro), Irune Muguruza (400 metro) eta Lucia Valero (1.500 metro).
Gizonezkoen kategorian ere bost izango dira txapelketan parte hartuko dutenak: Aitor Fernandez (proba konbinatuak), Joaquin Alonso (200 metro), Erik Fernandez (200 metro), Alex Garcia-Gasco (60 metro) eta Manuel Rodriguez (60 metro hesiak).
Klubak adierazi duenez zenbait atletek aukera handiak dituzte finalistak izateko edota metalen borrokan egoteko. Txakelket0aren emaitzak zuzenean ikusteko aukera egongo da Espainiako Atletismo Federazioaren webgunean (RFEA).