Itxaropen besokoak kanpainara atxikitzeagatik, eskerrak
Real Union Club Irun, Hondarribia Eskubaloia eta CD Bidasoa Irun dira Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak abiatu zuen kanpainari atxikitu ziren eskualdeko elkarteak.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Itxaropen besokoak kanpaina abiatu zuen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira [hilaren 4an izan zen].
Bidasoko zenbait kirol taldek kanpainarekin bat egin eta besoko berdeak jantzi zituzten iragan asteburuan (hilaren 1ean eta 2an) jokatu zituzten partidetan zein entrenamenduetan. Ariketa horren bidez “itxaropena zabaltzea” zen elkartearen asmoa.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman dizkie Real Union Club Irun-i, Hondarribia Eskubaloiari eta CD Bidasoa Irun-i, “elkartasuna adierazteagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeagatik eta minbizia duten pertsonei babesa adierazteagatik. Azken finean, 2030ean gaixotasunaren %70eko biziraupena lortzeko itxaropen-mezua zabaldu nahi izateagatik”.