Erain eta Eskibel ikastetxeek ez dute sexuaren arabera segregatuko hemendik aurrera
Erain eta Eskibel ikastetxeek ez dute sexuaren arabera segregatuko datorren ikasturtetik aurrera. Legez hala egiten ez zuen arren, orain, praktikan ere ez ditu neska-mutilak generoaren arabera bereiziko, Gipuzkoan hori egiten duen azken eskola izanik.
Eusko Jaurlaritzak DBHko etapan Erainen lau unitate gehitzeko baimena eman du (ikasturte bakoitzeko bat), datorren ikasturtetik aurrera DBHn eta Batxilergoan orain arte Eskibelen zeuden ikasleak eta ikasturte honetako ikasleak hartuko dituelako. Erainen zeuden mutilak eta Eskibelen neskak, eta orain, beraz, denak batera egongo dira.
Honela, Erain eta Eskibel ikastetxeek 2023an hasi zuten batzeko eta integratzeko prozesuaren azken berrespena egin da. LOMLOE legearen arabera, ezin dira itunpean egon mutilak eta neskak banatzen dituzten ikastetxeak.
2023-2024 ikasturtean hasi zen hezkuntza eredua aldatzen bi ikastetxeetan, Erainen Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrak nahastu zirenean, eta aldaketa hori Lehen Hezkuntzako 2. mailara ere zabaldu da aurten.