Ahots eta piano errezitala, bihar
Maite Arruabarrena mezzosopranoak eta German Ormazabal piano joleak kontzertua egingo dute bihar, Itsas Etxean. Sarrerak 8 euroan eskura daitezke.
Bihar arratsaldean hitzordu berezia izango dute musika zaleek, 19:00etatik aurrera Maite Arruabarrena mezzosopranoaren ahotsaz eta German Ormazabalen piano doinuez gozatzeko aukera izango baitute Itsas Etxean. Hondarribian bizi da Arruabarrena duela urte askotik. Beraz, harentzat biharko emanaldia «berezia» izango da.
Egitarauari dagokionez Hahn, R.; Paladilhe. E; Guastavino, C.; Ramirez, A; A. Donostia; Guridi, J. eta Lavilla, F.-ren abestiak interpretatuko dituzte. Sarrerak 8 euroan eskura daitezke Arma Plazan edo leihatilan.