474.140 bidaiari igaro dira Hondarribiko Aireportutik 2024an
2023an baino %1,8 bidaiari gutxiago igaro ziren iaz Hondarribiko azpiegituratik, eta abenduko datuak ere ez dira baikorrak izan.
Hondarribian kokaturik dagoen Donostiako Aireportua kudeatzen duen AENA enpresak 2024ko datu definitiboak eman ditu. Guztira 474.140 bidaiari igaro ziren iaz bertako aireportutik. 2023an baino %1,8 bidaiari gutxiago suposatzen du horrek.
Beheranzko joera hartu zuten aireportuko datuek iazko abuztuan, eta ordutik aldaera horri eutsi zion urte bukaera arte. Operazioei dagokienez 6.015 lurreratze eta aireratze erregistratu ziren, aurreko urtean baino %2,3 gutxiago.
Abenduko datuak ere ez dira baikorrak izan. 290.254 bidaiari igaro ziren urteko azken hilabetean aireportutik, 2023an hil berean baino %20,9 gutxiago.