Gipuzkoako Aulki Mugikorreko lehen jardunaldian, fin hondarribiarrak
Bidasoa ibaian behera lehiatu ziren 122 ontzi. Berdeek 12 domina eskuratu zituzten: urrezko 2, zilarrezko 7 eta brontzezko 3.
Hilaren 12an Gipuzkoako Aulki Mugikorreko lehen jardunaldia antolatu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak. Guztira 8 elkarte eta 122 ontzik parte hartu zuten 13:30etik aurrera.
Bidasoa ibaian behera lehiatu ziren ontziak. Irteera Puntxasen izan zuten jubenilek eta seniorrek. Kadeteak, infantilak eta beteranoak, berriz, Behobiako Zubitik irten ziren.
Hondarribiarrek lan bikaina egin zuten. Guztira 12 domina eskuratu zituzten: urrezko 2, zilarrezko 7 eta brontzezko 3. Ikus emaitzak osoki.
Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia otsailaren 22an izango da, Legution (Araba). Lehia 09:00etan hasiko da.